Hasiera
Mara-MaraFamili Elkartea, gelditu eta sentitzeko toki bat eskaini nahi dizu. Gure erritmoa sentitu. Bizitzaren erritmoa sentitu.
Bata bestearengandik ikasteko toki hau sortu dugu. Bihotz taupaden erritmoa jeitsi ahal izateko tokia, gizabanako bezala, familia bezala, pertsona bezala.
Mara-Mararen esanahia: mara-mara, elurra botatzeko modua da eta “gutxinaka, astiro-astiro; oparotasunez, ugaritasunez” esan nahi du. Elurra botatzeko moduaz ari da, emeki baino oparo. Gutxinaka paisaia marrazten du, alde zorrotzenak leunduz, hutsuneak betez…



