Castellano |
UMEAK + 3 URTE
Haur txikiei, umeei, gazteei, helduei, gurasoei, zein aiton-amonei zuzendutako espazioak dira tailerrak. Pertsona guztiak ongi etorriak dira tailerretara. Pertsona zaintzeko pentsatutako tailerrak dira eta tailerrak pertsona bakoitzaren erritmoa zaintzen du.

Kasu batzuetan taldeak hetereogeneoak dira, adinak ez du inporta. Eta beste batzuetan aldiz, adin ezberdintasuna asko zainduko da; tailer bakoitzaren helburuen araberakoa. Tailer bakoitzak beraz, formatu ezberdin bat dauka eta hasi baino arinago detailatua izango duzue.


Ekintzen zerrenda
29/06/2020-tik 04/09/2020-ra UDA Kamps
2020 urteko Mara Mara Udako Kolonietako izen-ematearen prozedura martxan jarri dela iragarri nahi dizuegu. Nahiz eta jasatzen ari garen egoerarekin ezin guztiz ziurtatu aurrera eramango badiren edota ze nolako neurri hartuko beharko genituzkeen, izen-emateko aukera ezkeini nahi dizuegu, inolako konpromezuarekin, zeren eta izen-ematearen ordena erabili beharko dugun kriterioteko bat izango da.

Seme-alabek oporrez disfrutatzeko leku lasai bat sortu dugu Mara-Maran. Dibersio eta zaintzarako toki bat, non ume bakoitzaren erritmoa eta beharrak entzuten ditugun.

Udalekuetan eskarmentua duten aisialdiko begiraleez osatuta dago lan-taldea. Umeekin jolastea eta disfrutatzea gustuko dugu, euren sormena deskubrituz.


Tokia: Naturaz inguratutako baserria. 10.000 m2ko natura, lorategiaz, larraz, errekaz eta basoz inguratuta

3-5 urte eta 6-14 urte bitarteko umeen talde txikiak

Hamaiketakoa: fruta edo ogia
Etxeko janaria. Intolerantziak zainduz.

Ordutegia: 9:00-15:00 Hoberen etortzen zaizuen ordutegia eta egunak aukeratu ahal dituzue. Moldatzen gara.


KUOTAK:
Honen barne: hamaiketakoa, materiala eta segurua.
PDF an dituzu datu guztiak. Deskargatu ahal duzu eta begiratu lasai.
Horario: 9:00-15:00

140,00 €