Castellano |
Prestakuntza
Hezkuntza edo pedagogiako profesionalek sarritan herraminta desberdinak bilatzen dituzte ezagutu eta hobeto ulertu ahal izateko zer suposatzen duen umeak bere bidean laguntzea, ikaskuntza prozesu autonomo eta autodidakta batean. Metodologia berritzaileen formazioen beharrak.

Formazioa hauetan ikaskuntza hasten da ikaskitako desikasten. Ikaskuntza aktibo eta autodidakta baterako bidean. (Erreferiantzazko autoreak: Rebeca eta Mauricio Wild, Maria Montessori, Bernard Aucuturier, Pestalozzi, Francasco Tonucci...)

Zerbitzu hauen hartzaile zuzenak irakasleak, pedagogiaren profesionalak, hezitzaileak eta gurasoak dira.

Gure helburua formakuntza espazio bat sortzea da, bertan hezkuntza paradigma aldaketari buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Ikaskuntza prozesuetan begirada aldaketa eta batez ere, nola lagundu ikaskuntza prozesuan haurrak.

Pedagogia Aktiboko formakuntza espazio hau profesional, proiektu pedagogiko, hezkuntza zentru,familia, etab-entzat lekua izatea nahi dugu, bertan jada ikasitako prozesuak desikasteko eta identifikatzeko, esperimentatu eta sakondu ikaskuntza prozuetan, eta bakoitzak bereak egin.

Nori zuzendua:

2 eta 16 urte bitarteko umeen ikaskuntza prozesuetan dauden pertsonak, hala nola, hezkuntzako profesionalak, pedagogoak, integratzaile eta hezitzaile sozialak, psikomotriziztak, etab. edo umeekin lan egiten duten pertsonak.

Pedagogia askeko hezkuntz aproiektuak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako eskola konbentzionalak, espazio familiarrak, kabi etxeak, psikomotrizitate salak, pisu tutelatuak...

Formakuntzaren funtzioa leku eta espaazio bat eskeintzea da, bertan ikaskuntza autonomorako prozesuaren inguruan begirada desberdina konpartitzeko. Horrela ere, aldatuz umeekin egoteko begirada.