Castellano |
GURE FILOSOFIA
Mara-Mara Gunea gelditzea posible den lekua da. Gelditu eta norberaren erritmoa sentitzeko. Bizitzaren erritmoa sentitzeko.

Batak bestearengadik ikasteko leku bat sortu dugu. Taupadak eta pultsasioak jeitsi ahal den leku berezi bat non erritmo propioak errespetatzen diren, indibiduo bezala, familia bezala eta pertsona bezala.

Mara-Marakoesanahia: mara-mara adierazpena euskaraz, elurra jausten duenean egiten duen formari deitzen zaio eta honen esanahia da: “apurka apurka, leunki; oparoa”. Elurra jausten den modua gurea dela sentitzen dugu; leunki baina oparotasunez betea. Apurka apurka, paisajea modelatzen, lekurik zorrotzenak leuntzen, hutsune eta zuloak betetzen…

2011ko martxoan, Berangoko familia batengatik izan zen sortua Mara-Mara. Honek familia topaketarako espazio bat sortzearen beharra ikusi zuelarik. Hasieran udal espazioetan biltzen ziren eta euren lehenengo ekintza 0-4 urte bitarteko umeen familien dohako bilguneen taldeak sortzea izan zen. Horrela, lehenengo urteen hazkuntzari buruzko hitzaldiak, solasaldiak eta tailer laburrak ematen hasi ziren. .

Apurka apurka, ekintza gehiago sortzen eta burutzen joan dira:

  • Haurtzaro eta familientzako ekintzak:
      - Haur masajeko tailerrak, masajea eta jolasa, entre telas, sukaldaritza, sendabelarrak
      - Hazkuntza hobetzeko egindako hitzaldiak; haurtzaroko loa, harreman afektiboa, ipuinak…
  • Pedagogia Aktiboko formakuntzak
  • Udako tailerrak
  • Hezkuntzarako psikomotrizitatea
  • Jolas libre eta autonomorako eta ikaskuntzarako Mara-Mara Txiki Espazioa (3-6 urte bitarteko umeak dituzten familientzat)
  • Instituzioei eta familiei zuzendutako akonpainamendu pedagogikoa - Informazio gehiago

Mara-Maran egungo erritmoak moteltzeari bereziki garrantzi ematen diogu. Pertsona bakoitzaren erritmoa bilatzen dugu, ume eta familia bakoitzarena, eta horrela bizi kalitate osasuntsuago batera heltzea dugu helburu.

Hori izan nahi du Mara-Marak, errealitatearen gaineko eskuhartze txikia, suabe-suabe, ia konturatu gabe, inguruko paisajea modelatzen laguntzen duen hori.

Mara-Mara familiaren eta familia ezberdinen arteko bilgunea da. Familian, aspektu asko jaiotzen dira, bai umeengan baita hazkuntzan laguntzen diguten gurasoengan ere. Honetan hurbil egon nahi dugu zuei babesa emateko eta aspektu guztiak deskubritzeko.

Mara-Mara espazioak mammaproof sigilua dauka. Bereizgarri honek familiei, bertan aurki ditzazketen zerbitzuak identifikatzen laguntzen die; baita peninsulako zonalde ezberdinetako lekuak eta, familientzako pentsatutako eta prestatutako tokiak ere.

logotipo mammaprof
FUNDAZIOA
Mara-Mara Auria Diharcek sortu zuen Berangon (Bizkaia-Euskadi) 2011ko urrian. Berak familien arteko bilgune bat egiteko beharra ikusi zuen, familien arteko sarea, tribua eta komunitatea sortzeko.

Hasierako etapan, 2007an, Auriak ekintza guztiak bere etxean eta udal espazioaetan burutzen zituen; haur masajeko tailerrak, masaje eta jolasa, jolasak familian… eta tailer hauek egin ahala familien behar gehiago ateratzen hasi ziren. Fundatzaileak behar hauek entzun eta hitzaldiak hasi ziren, hizketaldiak eta baita hazkuntza eta hezkuntza aktiboari buruzko formaketak ere. 2011an Mara-Mara sortu zuen eta bere familiaren laguntzaz lehenengo lokala izango zena bilatu zuen Berangon. 2013an Berangoko lekua izateaz gain, Getxon ere lekua bilatu zuten. Hauxe posible izateko ezinbestekoak izan ziren pertsona berezi batzuk egon ziren. Horietatik Mon Sevilla. 2015an natura erdian baserri bat topatu zuten, Sopelan.

Hemendik beste proiektu batzuk ateratzen hasi ziren; Mara-Mara Txiki (2013), gaur egun 40 familiak eta 6 bidelagunen talde handiak osatzen dutena, Ikaskuntzarako eta jolas libre eta autonomorako espazioa izanda. Eta prozesu honetan Landabaso Eskola Aktiboko (Zalla) kofundatzailea ere izan zen.

Guzti honetarako eta espazio guztiak sortzeko esentzia berezia duten pertsonak bilatzen joan zen. Eta gaur egun, Mara-Marak pertsonen talde handia duela esan dezake.