Castellano |
MARA MARA Txiki
MARA-MARA TXIKI
Mara-Mara Txikin izena eman nahi baduzu egizu hurrengo formularioaren bidez:
IKASKUNTZA ETA JOLAS LIBRE ETA AUTONOMORAKO ESPAZIOA, SOPELA (BIZKAIA) SOPELANA

1-6 urte bitarteko umeak dituzten familien erreferentzia lekua dugu Mara-Mara Txiki. Bertan, ume bakoitzaren erritmoa entzuten dugu, eta jolas librearen bidez bere autonomia deskubritzen du, prozesua hurbiletik zaintzen dugun bitartean.

Familiaren ongizatean sinesten dugu. Horrexegatik, MMtxikik zuon seme-alaben hazkuntza prozesuak hurbiletik zaintzeko espazioa eskaintzen dizue, bertan egoteko aukera luzatuz bai eurekin egoteko baita bidelagunak dauden bitartean beste ekintzaren bat burutzeko ere.

Umeek, baita familiek eta lantaldeak ere goizak disfrutatzeko prestatua dago espazioa.
Zelan?
  • Ume bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
  • Begirada arretatsu bat eskaintzen, epaiketa barik euren manifestazio natural guztiak libreki eman daitezen.
  • Segurtasun fisikoa eta emozionala emango dien espazioa eskainiz.


MARA-MARA TXIKIKO LANTALDEA

MMTxikiko lantaldeak umearen errespetuan eta banakako erritmoan sinesten dugu. Gure erreferentziak hurrengoak dira; Rebeca Wild, Emmi Pikler, Aucouturier, María Motessori, Bowlby, Rafael Cristobal... Lantaldea gizarte hezitzailez, haur hezitzailez eta psikologoez osatuta dago, 12 urte baino gehiagoko ibilbidez bai haurtzaroko esparruan baita esparru sozioedukatiboan ere. Gutako gehiengoa ama da eta profesionalki formazioa eta esperientzia dugu familia eta umeekin.


Mara-mara famili elkartea Pikler- Lóczy Euskal Herriko elkarteko sarean dago.