Castellano |
Proposamenak
Haur txikiei, umeei, gazteei, helduei, gurasoei, zein aiton-amonei zuzendutako espazioak dira tailerrak. Pertsona guztiak ongi etorriak dira tailerretara. Pertsona zaintzeko pentsatutako tailerrak dira eta tailerrak pertsona bakoitzaren erritmoa zaintzen du.

Kasu batzuetan taldeak hetereogeneoak dira, adinak ez du inporta. Eta beste batzuetan aldiz, adin ezberdintasuna asko zainduko da; tailer bakoitzaren helburuen araberakoa. Tailer bakoitzak beraz, formatu ezberdin bat dauka eta hasi baino arinago detailatua izango duzue.

Mara-Marako tailer guztietan epaiketa alde batera geratzen da. Askatasunetik eta bestea entzutetik lan egiten dugula oso argi izanez. Prisa eta presio gabeko espazio batean sinisten dugu.

Sortzeko, esperimentzako, konpartitzeko, eskatzeko, itxaroteko, aukeratzeko eta disfrutatzeko espazio bat eskaintzen dizuegu, umeentzako zein gazte eta helduentzako, huts egitearen beldur izan gabe, erritmo bakoitza entzunez eta norberak behar duen denbora hartuz. Horrela, eredutik, konparaketatik eta epaiketatik aske, pertsonak seguru sentitu ahal dira, diren bezalakoak aurkeztuz.

Aldizkakotasuna: Asterokoa, bi asterik behin edo hilabetekoa. Izan daiteke 3 hilabetekoa edota urtean behinekoa. Asteburu bakarreko seminarioak ere izango dira.

DESKONTUA: Familia ugari eta monoparentalentzako %10ko deskontua. Langabezian dauden pertsonentzako deskontua %25koa.