Designed and built with care, filled with creative elements

Top
Image Alt

BASOETXE SOPELA

  /  BASOETXE SOPELA

Mara – Mara Basoetxea ingurumen hezkuntzarako zentrua da
eta herritarrak ingurumenaren zaintzaren eta kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzea du helburua.
Bizipenaren, esperimentazioaren eta jakintzaren bitartez gure lurrarekiko errespetua eta zaintza sustatu nahi dugu. Eskolei eta elkarteei zuzendutako zerbitzu hau, ingurumen hezkuntza eta 2030 agenda modu esanguratsu eta bibentzial batean lantzeko aukera eskaintzen dizue.

Ingurumen Hezkuntza

Eskolei eta elkarteei zuzendutako zerbitzua da, ingurumen hezkuntza eta 2030 agenda modu esanguratsu eta bibentzial batean lantzeko aukera eskaintzen duena:

INGURUMEN TAILERRAK
BASOKO EGONALDIA

Hezkuntzako Curriculum Ofizialean oinarritutako ingurumen proposamenak, bisita gidatuak eta tailerrak sortu ditugu zuontzako. Umeak naturara hurbiltzea ezinbesteko ikusten dugu; ingurugiro honetan esperientzia berriak biziko dituzte hauxe abiapuntu izango dela ingurumen kontzientzia eta sentsibilizazioa garatzeko.

Umeak naturan bizitzeko, jolasteko eta ikasteko proposamena da. Aste batean zehar goizeko egonaldiak dira. Helburua ez da ingurumen hezkuntzako edukiak soilik lantzea baizik eta naturan bertan ikaskuntza espontaneoa eta esanguratsua sustatzeko espazioak eta baliabideak erraztea. Ingurumen tailerrak eta basoko egonaldia konbinatzeko aukera dago.

Baso eskola

3-6 urte bitarteko umeentzako proposamen da Baso Eskola. Ikaskuntzaz eta basoko jolasez disfrutatzen dute; natura dute euren ikasgela. Naturan ikastea aukera ezinhobea da umeen ongizatea eta euren bizitza emozionala bermatzeko. Honekin batera naturarekiko errespetua eta ikaskuntza esanguratsua susatzen delarik. Ume bat seguru eta ondo sentitzen denean, orduan zabaltzen da mundura eta honek eskaintzen dion ikaskuntzara eta ezagutzari.

Formakuntza

Ingurumen kontzientzia norberarengandik hasten da. Horregatik helduentzako programak eta tailerrak ezinbestekoak dira. Helduok ere naturarekin birkonektatzea beharrezkoa da benetazko begirada aldaketa eman daiten

Horretarako, aire libreko hezkuntza formakuntzak eskaintzeaz gain, ingurumen ikastaroak ere eskaintzen ditugu; sendabelar landareen ezagutza, kosmetika naturalaren fabrikazioa, eskuz egindako xaboia, plastikoa ordezkatzeko modu errazak, elikadura emozionala eta askoz ere gehiago.

Aisialdia eta Natura

Umeei eta familiei zuzendutako zerbitzua da, arratsalde eta asteburuetako gunea. Naturaz gozatzeko eta errespetuzko sentimendua garatzeko hamaika proposamen jartzen dugu zuon eskura.

Gehiengoa familian; sendabelerrak, kosmetika naturala, basoaren ezagutza, txango familiarrak, eguneko tailerrak… eta baita zuon seme- alabentzako ekintza bereziak ere; Zuhaizpe Aisialdi Taldea, zirkoa basoan, dantza basoan…

Honetarako eta askoz gehiagorako gurekin kontaktatu. Zuek ezagutzeko irrikaz gaude.

Hauxe hasiera besterik ez da! Abentura berri hau hasi besterik ez da egin

Gurekin etorri nahi zuhaitzen hostoak usaintzera? basoaren hezetasuna sentitzera? haizea aurpegian nabaritzera?

Basoan Itxaroten zaituztegu!

User registration

You don't have permission to register

Reset password

X