
ESKOLA AKTIBOA
Mara-Mara Eskola Aktiboa 1-7 urte bitarteko umeei zuzendutako bizigune, ikaskuntza espazio eta jolas librerako eta autonomorako gunea da.
GURE BASERRI
Pertsona bakoitzaren benetazko beharrak errespetatzen dituen komunitatearen barruan hazteko txoko eta ikasten ikasteko lekua da. Teoria, bibentzian eta umearekiko konfiantzan sostengatzen da; umearen ikaskuntza prozesuan eta barrutik kanporako konponbideak aurkitzeko gaitasunean konfiatzen delarik.
Umeek euren sormenezko gaitasuna, hausnartzeko gaitasuna, gaitasun kritikoak eta solidarioak garatzea bilatzen dugu etengabe aldatzen ari den mundu honen barruan bizi garela. Eurek komunitateko parte sentitu daitezen eta hauxe luzatuz, baita munduko herritarrak ere. Honen arduraz eta aniztasunarekiko, kulturaniztasunarekiko eta ingurumenarekiko enpatia loratzen.

Indibidualizazio prozesua errazten, hau “elkar elikatzeko eta besteekin kooperatzeko gaitasunera daraman madurazio prozesutzat hartuta,” (R. Wild 2010)

Mara-Mara Eskola Aktiboan adimena, gorputza eta arima interkonektatua dagoen osotasun lez ulertzen dugu eta aspektu guztiak interes berdinaz zaindu egiten dira. Horrela pertsona integralak sortu eta euren gaitasun guztiak garatzeko aukera eskainiz.
Halaber, proiektuan murgilduta dagoen pertsona bakoitzaren emozioen mundua biziki zaindu eta sostengatzen da. Umeak ez dira soilik arreta honen protagonista, baita bidelagun helduak eta umeen familiak ere. Hazkuntza pertsonala giro atsegin eta giza harreman gozoen eta errepetuzko katalizaitzaile izan dadin.
Gure sistema metologikoak autodidaktismoa, jolasa eta kooperazioa du zutabe. Eta hauxe horrela gerta dadin, errespetuzko akonpainamenduaren, gune prestatuen eta taldekatze libreak baimentzen duten proiektuen bidez ahalbideratzen da.
GURE OINARRIAK
- Ikaskuntza erritmoen aniztasunari errespetua
- Talde murriztuak
- Ingurune naturala
- Gune prestatuak
- Ikaskuntza beharrei egokitutako materialak
- Zeharkako edukiak
- Pertsonaren ikuspegi integrala
- Autonomian babesa
- Mugimendu librea
Mara-Mara Txiki
ERRESERBATU PLAZA
Bete ezazu aurreinskripzioa Mara-Mara Txikin erreserba egiteko
GURE PROFESIONALAK
Mara-Maran irakaslea bidelagun bihurtzen da. Bidelaguna ez da prozesuetan aurreratzen, ez du epaitzen eta limite argiak jartzen ditu umeak seguruak sentitu daitezen. Honek esploratzeko, kurioseatzeko eta ikaskuntza esanguratsuak sortzeko ahalbideratzen du. Bidelagunak segurtasun fisiko eta emozionala bermatzen duen giroa sortzen du eta horrela umeek mundua deskubritzeko saltoa ematen dute!
Gure lan taldea gizarte hezitzaileez, psikomotrizistez, haur hezitzaileez eta psikologoez osotua dago. Bertan lan egiten dutenek, esperientzia luzea dute haurtzaroan eta baita alor sozio hezitzailean. Bertako gehienak amak gara eta profesionalki familia eta umeekin formakuntza eta esperientzia handia dugu.

Gure erreferentziak dira Rebeca eta Mauricio Wild, Emmi Pickler, Bernard Aucouturier, María Montessori, Bowlby besteak beste. Euskal Herriko Pickler-Lóczy elkarteko kideak gara.
