Mara-Maran haurren ongizatea indartu eta bizitzako lehen urteetan familiei lagundu nahi dieten udalei, gizarte-erakundeei eta ikastetxeei zuzendutako programak diseinatu eta ezarri genituen.
Gure proposamenak lotura, prebentzioa eta komunitatearen sorrera jartzen ditu erdigunean, hazkuntza kontzienteago, iraunkorrago eta osasuntsuago baterako zutabe gisa.
Benetako inpaktua sortu nahi duten udal eta erakundeentzat
Bizitzako lehen urteetatik laguntzen diegu familiei, lotura, osasun emozionala eta komunitatea sendotuz. Udalerri bakoitzari egokitutako programak diseinatu eta ezartzen ditugu, haurtzaroko, berdintasuneko eta gizarte-ongizateko politikekin lerrokatuta.
FAMILIARENTZAKO PROPOSAMENAK
- Hazierari eta hezkuntzari buruzko hitzaldi irekiak
0-6 urte/6-12 urte bitarteko familientzako eskola
Tailerrak:
0-12 hilabeteko haurren masajea
Majase eta jolasa 1-6 urte
Haurtxoen psikomotrizitatea
Hazkuntza: Errespetuzko pixoihalaren aldaketa, altxorren saskia, magal jokoak, nanak, autonomia, espazioak eta materialak prestatzea,…
NERABEZAROA
- Nerabezaroari buruz solasaldi irekiak egitea
12-18 urteko familientzako eskola
Familien zirkuluak: entzutea eta laguntzea
Mara-Maran sarean lan egitearen garrantzian sinisten dugu! Haurdunaldian zein hazkuntza prozesuan errespetuz asesoratu ahal zaituen espazialistekin kolaboratu egiten dugu.
Zer eragin sortzen dute?
- Gure programek laguntzen dute:
Haurren garapenean eta garapen emozionalean zailtasunak prebenitzea
Familia-lotura eta guraso-gaitasunak sendotzea
Familietan isolamendu-sentsazioa murriztea
Komunitate kohesionatuagoak eta kontzienteagoak sustatzea
Haurtzaroko, berdintasuneko eta gizarte-ongizateko politika publikoak babestea
ZURE HAZTEGIA
Hazkuntzan inbertitzea komunitatearen orainean eta etorkizunean inbertitzea da. Familiei hasieratik laguntzeak inpaktu erreala, iraunkorra eta eraldatzailea sortzen du.
Neurrira egindako proposamenak diseinatzen ditugu, erakunde bakoitzaren beharren arabera.
Gustura esploratuko dugu elkarrekin nola inplementatu programa horiek zuen udalerrian edo proiektuan.
