Top
Image Alt

Hezkuntza Psikomotrizitatea eta terapeutikoa

  /  Hezkuntza Psikomotrizitatea eta terapeutikoa

Albiste on bat daukagu! Zure familiaren beharrak asetzen jarraitzeko zerbitzu berri bat dugu eskuartean!

Kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko gogoz, MARA-MARA PSIKOMOTRIZITATEA jaio da.

Hezkuntza eta terapiarako psikomotrizitate gune zaindua aurkezten dizuegu. Begiradarik konzientenean norberaren eraikuntzarako marko segurua aurkituko duzue gurean. .

Psikomotrizitatea gaurko gizartean gero eta presenteago dagoen proposamena da; geuk ere merezi duen lekuan jarri nahi dugu eta umeen madurazio prozesuan dituen onurak ezagutzera eraman nahi ditugu. 

Psikomotrizitatea, mugimenduaren psikologia da; geure gorputza gure buruarekin eta gure emozioekin konektatuta dago. Ekintza bat burutzen denean, pentsamendu eta emozio batekin lotuta doa. Norbera, ezberdin pentsatzen duenean edo ezberdin sentitzen denean, beste modu batean mugitzen da, beraz, zure mugimendua aldatzen baduzu, barruko emozio eta pentsamenduak mugitzeko eta eboluzionatzeko gai izango zara. 

Autore garrantzitsuek honi buruz ikertu dute eta honi buruz hurrengoa diote: 

HENRY WALLON: “Nada hay en el niño más que su cuerpo como expresión de su psiquismo”. Considera a la psicomotricidad como la conexión entre lo psíquico y lo motriz, afirmando que el niño se construye a sí mismo, a partir del movimiento, y que el desarrollo va del acto al pensamiento.

JEAN PIAGET: “La dinámica motriz es el punto de partida de la inteligencia”. Sostiene que mediante la actividad corporal los niños y niñas aprenden, crean, piensan, actúan para afrontar, resolver problemas y afirma que el desarrollo de la inteligencia de los niños dependen de la actividad motriz que se realice desde los primeros años de vida. Afirma además, que todo el conocimiento y el aprendizaje se centra en la acción del niño con el medio, los demás y las experiencias a través de su acción y movimiento.

Baina hauxe guztiak, zehazki, zertan lagunduko dio nire seme-alabari? ikusi, ikusi…

  • Gorputzaren kontrolean lagundu egiten du: psikomotrizitatearen bidez, gorputzaren mugimendua egokitzen eta kontrolatzen ikasiko du. 
                
  • Emozionalki seguruago sentitzean, norberaren autokontzeptua eta autoestimua onetsiko du. 
  • Errukirik gabe, barruan gordetzen den inpultsibitatea deskargatzeko aukera izango du. Psikomotrizitateak kanalizadore gisa balio du eta deskarga hau egiteak oreka afektiboan oso esanguratsua izango da. 
                
  • Honek guztiak gorputz segurtasuna eta segurtasun afektiboa garatuko du, ezinbestekoak direnak garapen kognitiborako.

Mara-Marak, 2016tik aurrera talde txikiei zuzendutako Psikomotrizitate saioak eskaitzen ditu eta familiek horri buruz hitz egin dute:

TESTIGANTZAK:

Oihana: “Ioritzek bere frustrazioak kudeatzen ikasi du oso modu librean ta bera konturatu gabe. Beste pertsonak errespetatzen ikasi du ta mugak ipintzen ere. Berarentzako Mara mara-ra joatea “válvula de escape” bat izan da, bertan bere frustrazioak, bildurrak, emozioak ateratzen zituen aske sentitzen zelako. Niretzako motxila bat galtzea izan da, banekielako zuekin babestua zegoela ta herramintak ematen zenizkidatelako momentu gatzak kudeatzeko. Bidelagunak izateak bidea errazten du. Gainera beti zaudete prest gure zalantzak argitzeko.”

Psikomotrizitatean guztiz sinisten dugu; hezkuntzako psikomotrizitatea prebezio ezinhobea dela uste dugu, eta psikomotrizitate terapeutikoa zailtasunak eta ezinegonak arintzeko modu bikaina da. Familia akonpainamenduan esperientzia luzea dugun 4 psikomotrizista gara, zuokin hasteko eta lan egiteko irrikitan gaudenak!

Oihana: “Ioritzek bere frustrazioak kudeatzen ikasi du oso modu  librean ta bera konturatu gabe. Beste pertsonak errespetatzen ikasi du ta mugak ipintzen ere. Berarentzako Mara mara-ra joatea “válvula de escape” bat izan da, bertan bere frustrazioak, bildurrak, emozioak ateratzen zituen aske sentitzen zelako. Niretzako motxila bat galtzea izan da, banekielako zuekin babestua zegoela ta herramintak ematen zenizkidatelako momentu gatzak kudeatzeko. Bidelagunak izateak bidea errazten du. Gainera beti zaudete prest gure zalantzak argitzeko.”