Basoetxe Sopela

GURE FILOSOFIA

Mara-Mara esamoldea, elurra egiten duenean deskribatzeko erabiltzen da, bere esanahia, “pixkanaka, leunki, ugari, gogotsu”. Elurra nola erortzen den oroitzen digu, ez bat-batekoa baina ugaria. Gutxinaka paisaia modelatzen doa, zati latzak biguntzen, zati hutsak betetzen…

Mara-Mara bizitzaren erritmoa sentitzeko aukera ematen digun lekua da. Taupadak jaitsi eta norbere, familia edo pertsona bezala erritmoak errespetatzeko gunea da, gure artean ikasi eta partekatzen dugun aukera luzatuz. 

Mara-Mara, Familian Bai Kooperatibaren proiektua da, mammaproof espazioa kontzideratua; Familientzako zerbitzu, leku eta eurentzako bereziki sortutako proposamenak identifikatzen laguntzen duen bereizgarria da. 

Fundazioa

Mara-Mara Auria Diharcek sortu zuen Berangon (Bizkaia-Euskadi) 2011ko urrian. Berak familien arteko bilgune bat egiteko beharra ikusi zuen, familien arteko sarea, tribua eta komunitatea sortzeko

Hasierako etapan, 2007an, Auriak ekintza guztiak bere etxean eta udal espazioaetan burutzen zituen; haur masajeko tailerrak, masaje eta jolasa, jolasak familian… eta tailer hauek egin ahala familien behar gehiago ateratzen hasi ziren. Behar hauek entzun eta hitzaldiak hasi ziren, hizketaldiak eta baita hazkuntza eta hezkuntza aktiboari buruzko formaketak ere

2011an Mara-Mara sortu zuen eta bere familiaren laguntzaz lehenengo lokala izango zena bilatu zuen Berangon. 2013an Berangoko lekua izateaz gain, Getxon ere lekua bilatu zuten. 2015ean Sopelako baserri batera aldaketa egin zuten, naturaz inguratutako leku ezinhobera. Bertan aurkitzen gara orain, “Mara-Mara Txiki Eskola Aktiboa“ proiektua bizi den parajean, bertan 40 familia eta 6 bidelagunez osotutako talde bikaina osotzen dutela.

Auria Diharce Landabaso Eskola Aktiboko kofundadorea ere bada, Bizkaian Eusko Jaurlaritzak homologatutako lehenengo zentroa. Berarentzako eta guztiontzako betetako ametsa. Ametsak egi bihurtu ahal direlako.

Bidaia luze honetan hurbil izan ditu pertsona oso bereziak eta eurek proiektuak aurrera egiteko ezinbestekoak izan dira; bere familia, bere senarra, Aitor Calvo eta baita Mon Sevilla ere. Bere hasieratik babes oso garrantzitsuak izan ziren. Gaur egun Maialen Iturrizaga bidelagun handia da eurengan konfiantza handia duela kooperatibako proiektu guzitak aurrera eramateko.

Dudanagatik, ez dudanatik eta etortzeko dagoenagatik eskertua, bi umeren ama, magisteritzan diplomatua.
Hezkuntza sisteman denboraldi bat eman eta gero, bertan topatutakoa ez zuen bat egiten bere izateko eta egitekoarekin. Haurtzaroak merezi duen errespetuzko arretaren alde eginez, bidaia eraldatzaileari ekin zion; bide honetan umeen behar autentikoei erreparatutako egite ezberdinak deskubritu zituen!

Coofundadora de Pixkanaka Kooperatiba Elkartea, ejerce 6 años en un nido familiar, acompañando a bebés en su hogar. Durante este tiempo conoce diferentes proyectos que encajan en su manera de entender la crianza, entre los que se encuentra Mara-Mara.

Maialen Iturrizaga

Pixkanaka Kooperatiba elkarteko koofundatzailea da eta 6 urtez kabi etxea izan du, bertako ume txikiak hurbiletik eta gozo zaintzen. Hazkuntza ulertzeko modu berdina duten proiektuak ezagutu zituen bidaia horretan, horietatik Mara-Mara.

Proiektuarekin maiteminduta kooperatibaren barruan sartu egiten da eta gaur egun, Mara-Mara eskola aktiboko bidelagunaz gain, honen koordinatzailea ere bada.

Magisteritzako karreran Mara-Mara Eskola Aktiboak eskaintzen duen espazio batekin egiten zuen amets dagoeneko. Bihotzetik bihotzera begiratzeko bilgunea; izateko eta norberaren kontzientzia hartzeko txokoa.

2014an proiektua ezagutu eta bertan hunkitua geratu zen. Gune epela, hurbila eta errespetuz blaitua aurkitu zuen, pertsona eta profesional moduan hazteko gunerik gozoena. Mara-Mara Eskolan bidelagun bezala hasi zen, eta abetura honetan, bidelaguntzeko artea ezagutu zuen Auria Diharceren eskutik. Esperientzia eta ikaskuntza luzea eta gero, Maialenek Mara-Mara Basoa proiektuari hasiera eman zion, natura ikasgela bihurtuz eta lurrak guretzako gordeta duen horretan murgiltzen.

Maialenek ezin izan du inoiz formatzeko gogo eta interesa alde batera utzi eta horri esker, bizitzak Psikomotrizitatera eraman zuen. Segurtasun marko bat non umeen eta euren familien prozesuak akonpainatzen diren. Bokazioz psikomotrizista, bere egoteko eta izateko moduan sakonduz.

Amatasun pausa bat eta gero, energiaz eta ilusioz bueltatzen da, Mara-Marako hirugarren kooperatibista bihurtzen. Gaur egun, kooperatiba osotzen duten proiektu eta zerbitzu ezberdinen ardurapean egoteaz gain, Pedagogia Aktiboa Formakuntzaren formatzailea dugu Auria Diharcerekin batera.

Escúchanos  "Surfeando la ola"  tu programa familiar

X
Scroll to Top