Top
Image Alt

Udalekuak

  /  Udalekuak

Mara-Mara Udalekuak

Mara-Mara Udalekutan izena eman nahi baduzu, egizu hurrengo formularioaren bidez:

Informazio gehiago nahi baduzu deskargatu dossier informatiboa. Basoan ikusiko dugu elkar!

Mara-Maran, zuon seme-alabentzako gune lasaia sortu dugu euren oporrez gozatzeko eta disfrutatzeko. Euren beharrak entzunez, norberaren erritmoa errespetatuko duen leku zaindua eskaintzen dizuegu.

Udalekuak, Sopelako (Bizkaia) baserri batean burutzen dira; 400 m2-ko baserri hau natura erdian kokatuta dago. Espazioa bi solairuetan banatua dago, eta honez gain lorategiaz, landaz, errekaz eta basoaz disfrutatzeko aukera dute.

Espazioak, haurrek era autonomoan jolasteko prestatuak daude, barrukaldean material ez egituratuak dituzte eskuragarri. Eta horrez gain, partehartzea librea den tailerrak eta proposamenak daude; aroztegia, sortze espazioa, zinema, ur jolasak, mendi ibilbideak, …

Mara-Mara Udalekutako taldea zuon seme-alaben bidelagun izan dira, eurek euren jolasa modu libre eta autonomoan garatzeko aukera bermatuz

Udalekuetan euskara eta gaztelania bizikide dira.