

Zer eskaintzen dizuegu
Mara – Maran inguruan ditugun familien eta profesionalen beharrak entzuten ditugu. Badakigu askotarikoak direla, eta hor egon nahi dugu horietako bakoitzari egokitutako espazioak eskaintzeko.
Haur, gazte, heldu, ama, aita, amama, aititentzat pentsatutako tailerrak eta espazioak ditugu. Pertsona guztiak zarete ongi etorriak!
Gure proposamenak pertsona oro zaintzea du helburu, eta bakoitzaren erritmoa eta beharrak kontuan hartuta egiten dira. Mara-Marako tailerretan epaiketa alde batera geratzen da eta gure lan egiteko modua askatasunetik eta entzute aktibotik egiten dugu.
Presarik eta presiorik gabeko espazio batean sinesten dugu, non parte-hartzaile bakoitzak aukera izango duen sortzeko, esperimentatzeko, partekatzeko, eskatzeko, itxaroteko, aukeratzeko, gozatzeko, huts egiteko beldurrik gabe, bere erritmoari jarraituz eta bere denbora hartuz. Horrela, eredu, konparazio eta iritzirik gabe, pertsonak seguru senti gaitezke eta gu geu izan, eta hori da beti ikasteko modurik onena!
Tailer bakoitzak formatu desberdina du, eta beti hasi aurretik zehazten da.
Aldizkakotasuna: astean behin, hamabostean behin edo hilean behin. Tailerren iraupena hiru hilekoa eta/edo urtekoa ere izan daiteke. Baita asteburu bakarreko mintegiak ere.
DESKONTUAK: % 10eko deskontua familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat eta Mara-Marako familientzat.
Kontsultatu gure proposamenak. Seguru zuretzat eta zure familiarentzat badagoela bat.
Informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu gure sare sozialak edo jarri gurekin harremanetan!